Ingurua
Donamaria
Zabaltenea landa-etxea Donamaria herrian kokatua dago, Nafarroako iparraldean. Donamariak 440 biztanle inguru ditu 5 auzotan bananduak: Uxarrea, Bentak, Askarraga, Igurin eta Artze. Herria itsas-mailatik 177m-tara dago.
Leku pribilegiatu batean dago landa-etxea, pago eta haritzezko basoz, erreka txikiz eta baserrietako belagai berdez inguratua baitago. Mendialdean kokaturik badago ere, hondartzatik eta Frantziako mugatik 30 minututara dago.
Herriak hainbat zerbitzu eskaientzen ditu: frontoi estali bat dauka, orain dela gutxi eraikitako udal-igerileku bat aldagela eta berdegunearekin, umeentzako parke eder bat eta ostatua zein jatetxea zonaldeko gastronomia dastatu nahi duenearentzat. Herri-kaskoa Zabaltenea landa-etxetik 50 m.-tara dago.
Leku interesgarriak
Donamaria herrian bertan, ondoko lekua interesgarriak ikusi ahal izanen dituzu:
JAUREGIA DORRETXEA
Defentsarako dorrea eta leinu-etxea izan zen XIV. eta XV. mendeetan. Berriki zaharberritua izan da. Beheko zatia sileriazko harri landuz egina da, eta goiko zatiak oholez egindako itxitura du. Teilatua lau uretara egina du. Dituen ezaugarri arkitektonikoen arabera, Nafarroan gisa honetako gelditzen den dorretxe bakarrenetakoa da.
Bisita gidatuak antolatzen dira: 948 592 323
KARMELDAR OINUTSEN KONBENTUA
Agerrea Jauregia, XVIII.mendean eraikia da estilo kolonialean. 1960az geroztik, Karmeldar Oinutsen Komunitate Kontenplalaria bizi da hor.
JASOKUNDEAREN ELIZA
XV. mendeko dorre bereziarengatik nabarmentzen da. Barnean bataio-harri dekoratua eta erretaula ikusgarriak ere baditu.
ITURRIAK
Gazteluko iturri-garbitegia 1888an eraiki zuten Kubara joandako Gazteluar batzuen ondorengoek eta 2008an berritu zen. Bertan, denboretan behiak ferratzeko erabiltzen zen arkera ikus daiteke. Badaude iturri gehiago ere, Askarraga eta Artzen adibidez.
Informazio gehiago